Isomorfismoak

Isomorfismoa bi sistemen egituren arteko antzekotasuna da, horrenbesteraino non bata deskribatu edo aztertzeko, bestea oinarritzat eta eredutzat har daitekeen. Soziologian, adibidez, bi erakundek egitura berdina dutenean, isomorfiko direla esaten da; eta hala, bati buruz jakiteko, bestearen egitura azter daiteke. Terminoa maiz erabiltzen da matematikan, adiera zehatz anitzekin; adibidez, analisi matematikoan, isomorfismoa bi multzoen arteko aplikazio bat litzateke, multzo bateko elementuei beste multzoko elementu bana eta ezberdina dagokien funtzio bat alegia, multzo bateko elementuen arteko eragiketa batek beste multzoan dagozkien elementuen arteko eragiketa bat dutenean kideko.