Itzal-prezioak

Itzal-prezioak ondasun edo zerbitzu batek konkurrentzia perfektuan izango lukeen prezioa da. Orokorrean, prezio horiek ez datoz bat merkatuko prezioekin, eta aukera-kostua edo baliabide horiek beste zereginetara bideratuta lortuko liratekeen etekinak zehaztuz kuantifikatu behar dira, horren barruan kostu pribatuak nahiz sozialak barneratuz. Ekoizpen-faktoreei ere (lanari, hots, soldatari; zein kapitalari, hots, interes-tasei) aplikatzen zaien kontzeptua da. Adibidez, altzairuaren kasuan itzal-prezioa merkatuko prezioa baino handiagoa, itzal-prezioan altzairua ekoizteko eragindako ingurumen-kaltearen kostua barneratu beharko litzatekeelako; langabezia dagoenean, itzal-soldata txikiagoa merkatuko soldata baino, kontratatzen den langileak ez baitzuen lanik beste ezertan, hots, ekoizpenik ez da galtzen eta langabezia-subsidioa aurreztu egiten delako; azkenik, enpresek inbertsio-proiektuetan eskuratzen dituzten errendimentu-tasak (aukera-kostuak, alegia) merkatuko interes-tasak baino handiagoak direnean, itzal-interesa handiagoa merkatukoa baino.1

Beste alde batetik, itzal-prezioen kuantifikazio zehatza egin daiteke programazio linealeko programa batean, programa dualaren bitartez.

Erreferentziak

1.
Stiglitz JE. Precios sombra y precios de mercado. In: La Economía Del Sector Publico. Bosch; 2003:325-326.