Jasangarritasuna

Jasangarritasuna edo garapen jasangarria "etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena" da. Aski zabaldua dagoen hitzez hitzeko definizio hori 1987 urtean plazaratu zuen lau urte lehenago Nazio Batuek sortutako Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordeak "Gure Etorkizun Komuna" txostenean. Terminoa 1960 eta 1970eko hamarkadetan ingurumenaren hondamenaren eta baliabideen agorpenaren inguruko kezkatik sortu zen, lehenago ekologismotik, kontserbazionismotik eta gizarte bidezkoaren aldeko mugimenduetatik ideia hori plazaratu bazen ere. Ingurumenetik haratago, kontzeptuak beharrizanen asetzea, gizartearen garapena alegia, hartzen du helburutzat, mugarik gabe, baina iraunkortasunez, eta beraz ekonomia eta gizartea ere hartzen ditu aintzat.1

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sustanibility, sustainable development; gaztelaniaz, sostenibilidad, desarrollo sostenible.

Erreferentziak

1.
Emas R. The Concept of Sustainable Development: Definition and Defining Principles. sustainabledevelopment.un.org. https://sustainabledevelopment.un.org/content/documents/5839GSDR%202015_SD_concept_definiton_rev.pdf. Published 2015. Accessed October 10, 2017.