Jesapenak

Jesapenak bolumen handiko finantzaketa-bitartekoak dira, gehienetan epe luzerakoak, finantzatu beharreko kopuru osoa titulu edo zati txikitan banatzen duena, inbertitzaile kopuru handi baten esku jartzeko. Inbertitzaile indibidualetako bakoitzak titulu horietatik nahi duen kopurua eros dezake, jesapenaren bolumena estaltzen den arte. Jesapenak mailegu itzelak direla esan liteke: jesapena jaulkitzen duen erakundeak eskuratu nahi duen dirutza titulutan banatzean finantzazioa eskuratzeko aukerak handitzen ditu, inbertitzaile gehiagorengana iristen baita. Horregatik, enpresa handiak eta estatuak dira gehienetan jesapenak jaulkitzen dituztenak.