Joko-teoria

Joko-teoria egoera jakin batean haien irabazi edo utilitatea moximotzeko asmoarekin eragile zenbaiten erabakiak eta hain arteko harremanak aztertzen dituen matematikaren adarra da. Aztertzen diren egoerak gatazkatsuak, eragileek interes kontrajarriak dituztenean, baina beste egoera batzuetan eragileek utilitate handiagoa eskura dezakete lankidetzan arituz gero. Aplikazioak ditu ekonomian (oligopolisten arteko lehian), biologian (eboluzio-teoriaren alderdi batzuk azaltzeko), psikologian zein soziologian(gatazketan gizabanakoek izaten dituzten jokamoldeak ulertzeko). XIX. mendetik joko-teoriari buruzko ekarpen puntualak egin baziren ere, 1940ko hamarkadan Von Neumann eta Oskar Morgenstern izan ziren joko teoriaren oinarriak finkatu zituztenak, Theory of Games and Economic Behavior lanean. 1950eko hamarkadan, John Nash matematikariak joko ez-kooperatiboetan oreka baten existentzia,  Nash oreka deitzen dena, frogatu zuen.