Kalitate-zirkuluak

Kalitate-zirkuluak enpresa bateko sekzio bereko langile-talde txikiak dira, borondatezkoak, aldiro biltzen direnak enpresako arazoak atzeman, horiei irtenbideak planteatu eta bestelako hobekuntzak proposatzeko. Era horretan, kalitatea hobetu eta ekoizkortasuna gehitzea bilatzen da. Kaoru Ishikawa kalitatearen kudeaketa-adituak garatu zituen Japonian 1962 urtetik.