Kastak

Kasta gizarte batean hierarkikoki ordenaturiko gizatalde bat da, besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusitzat kastakideen bizimodua eta lanbidea eta bizimodua dituena. Hierarkian kasta batek duen maila zuzenean loturik dago dagokion bizimodu eta lanbidearen araztasunarekin. Kasta-sistema batean gizabanako batek duen maila bere izpirituari emandako saria edo zigorra izan daiteke. Kasta portugaleratik datorren hitza da, literalki "arraza" esan nahi duena.

Indiakoa da, egun, kasta-sistemaren adibide paradigmatikoena. Han, lau varna edo kasta hauek bereizten dira, hierarkia maila handienetik txikienera:

  • brahman,  apaizen kasta;
  • shatriya, gudarien kasta;
  • vasiya , merkatarien kasta;
  • sudra, nekazarien kasta;
  • dalit, lanbide mespretxagarrienetan aritzen direnak, eta beraz zentzu hertsian kasta-sistematik kanpo daudenak, beste kastetatik erabat bereiziak eta horregatik ukiezin estatusa dutenak.

Varna bakoitza jati anitzean banatzen da, tokiko gizatalde endogamoak direnak. Jati horiek  lehian aritzen dira, ekonomikoki breziki, dagokien varna-ren baitan gora egiteko,  eta maila goragoko kasta bateko mailara noiz edo noiz heltzeko.

Batzuen arabera, kasta-sistema beste gizarteetan dauden hierarkizazio-mota bat besterik ez da. Beste batzuen arabera, berriz, Indiako kasta-sistema mundu sinboliko, itxi eta berezia litzateke, nazka, hierarkia eta herentzia elementuak modu berezi batean konbinatzen dituena.

Historian zehar garatu izan dira kasta-sistemak ere Indiatik kanpo. Euskal Herrian, esaterako, agotak, bereziki Nafarroa iparraldean presentzia izan zuen giztaldea, ukiezin estatusa izan zuen hainbat mendetan, egungo Indiako dalit horien antzera.