Klanak

Klanak (Eskoziako gaelerazko clann hitzetik) arbaso komunak dituzten gizataldeak dira, bereziki horien genealogia gogoratzen ez bada, edota jatorri komuna mitologikoa denean. Arbaso komunak dituzten gizatalde handiena izendatzeko ere erabili ohi da.  Ohikoa da klan bateko kideek izenaren zati bat partekatzea. Arbaso komunak izan arren, klanak exogamoak izaten dira, hau da, klanetik kanpokoekin ezkontzea zilegi izaten da.  Batzuetan, eskualde berean bizi eta bertako botere politikoa dute bere esku. Arbaso nagusiak aitarenak edo amarenak diren, patriklanak eta matriklanak bereizten dira.