Klusterrak

Klusterra erlazionaturiko enpresak biltzen dituzten gune geografiko bat da, non sektore bateko enpresak eta horien hornitzaileak, haientzako zerbitzu-enpresak eta loturiko erakundeak (ikastetxeak eta unibertsitateak, ikerketa-zentroak, ...) elkartzen diren. Elkarren lehian zein lankidetzan, kluster bateko enpresek sinergiak eratzen dituzte, abantaila lehiakorrak sortuz eta merkatu berriak zabalduz. Ohikoena klusterrak eskualde eta metropoli-inguruetan kokatzea bada, klusterrak maila nazionalekoak eta nazioz gaindikoak ere izan daitezke, muga geografikoak gainditzeko behar bezalako harremanak eratu badira haien artean.1

Erreferentziak

1.
Porter ME. Ser Competitivo. Planeta; 2009.