Kolusioa

Kolusioa merkatu bateko enpresen arteko adostasun edo koordinazio esplizitua (itunen bitartez) edo inplizitua da. Hartara, kolusioak konkurrentzia mugatu edo guztiz ezabatzen du, merkatua enpresen artean banatuz, merkatu-kuota finkoekin, eta ondorioz prezioa garestituz, eta orokorrean ondasunaren eskaintza murriztuz. Kolusioa oligopolioetan, merkatua enpresa gutxiren artean banatzen denean gertatzen den egoera izaten da, eta enpresak lehian jardunda baino mozkin handiagoak lortzea du helburu. Kolusioak lehiakide berrien sarrera eragotziz zein lehiakide batzuk kanporatzeko itunak ere barnehartu ditzake.

Kolusio inplizitu edo tazitoa, interes kontrajarriak izan arren, enpresen arteko kooperazio adostu gabea da, epe luzera estrategia emankorrena dela frogatzen baita. Hala ere, teoria ekonomikoan ez dira bereizten adostutako kolusio esplizitua eta kolusio tazitoa, eta kolusiora zergatik heldu den eta horren ondorioak bakarrik aztertzen ditu.  Zuzenbidearen ikuspegitik, ordea, bereizketa guztiz garrantzitsua da: kolusioak kontsumitzaileari beti ondorio kaltegarriak ekarri arren, kolusio tazitoa onartzen den bitartean, adostutako kolusioa edo kolusio esplizitua debekaturik izaten den jokabidea da. Adostutako kolusioa gertatzen denean, enpresek kartela osatzen dutela esaten da.

Ikus, gainera


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Kolusioa"; Gizapedian, otsaila 2, 2017, https://gizapedia.hirusta.io/kolusioa/.