Konduktismoa

Konduktismoa portaera kanpotik datozen estimuluen eraginez sortutako erantzuna dela baieztatzen duen ikaskuntzaren eta portaeraren teoria eta eskola psikologikoa da. Ivan Pavlov fisiologoa (1849-1936) eta J. B Watson psikologoa (1878-1958) izan ziren teoria horren aitzindariak, eta bereziki B. F. Skinner-ek (1904-1990) garatutakoa. Eskola konduktistak psikologian natur-zientzietako metodoak baliatzea bilatzen du, eta horrexegatik gogamena, arima eta kontzientzia kontzeptuak ukatzen ditu. Horregatik, gogamena zuzenean behatu ezin daitekeen entitatea izan zen, kutxa beltz moduan hartzen du eta kanpoko estimulu eta subjektuaren erantzunen arteko loturak bakarrik aztertzen ditu. Hala ere, ondorengo konduktista batzuek (George Herbert Mead, esaterako) gogamenaren beharra aldeztu zuten jokaera azaltzeko. Albert Bandurak konduktismoaren berreraketa egin zuen bere Ikaskuntza Sozialaren teoriarekin.

Konduktismoaren abiapuntua beraz,  estimulua da. Hortik,  jokaera estimulu eta erantzunen arteko erlazioa besterik ez litzateke izango. Konduktismoan erantzun baldintzagabeak edo berezkoak, haur batek janari goxo bat ikustean jateko gogoa sentitzea adibidez, edo baldintzatuak edo ikasiak, gurasoak datozenean janari goxoa dakartenean jateko gogoa sentitzea adibidez, bereizten dira. Kontzeptualizazio horretatik, bi ikaskuntza eta portaera teoria eratu zituen konduktismoak: baldintzapen klasikoa eta baldintzapen instrumentala.

Ikus gainera