Konfiantza-tarteak

Estatistikan, konfiantza-tartea jasotako datuen arabera parametro estatistiko batek (adibidez, populazio-batezbesteko edo proportzio batek) har ditzakeen balioen multzo bat da, gehienetan tarte moduan adierazita. Konfiantza-tartearen zabalera aldakorra da, ikertzaileak finkatzen nahi duen konfiantza-maila baten arabera; adibidez, batezbesteko bati buruzko %95eko konfiantza-tarteak tarteen %95ek populazio-batezbestekoaren balio ezezaguna barnehartuko luketela adierazten du, tarteak behin eta berriz osatuz gero. Konfiantza-tarteen bitartez egiten den tarte-estimazioa (adibidez, populazio-batezbestekoa %95eko konfiantzaz 4 \pm 1 tartean dagoela zehaztea) metodo egoki eta zehatzagoa da puntu-estimazioa baino (adibidez, populazio-batezbestekoa lagin-batezbestekoaz 4 dela estimatzea, besterik gabe), konfiantza-tarteak puntu-estimazioak ematen ez dituen errorearen neurria (\pm 1) nahiz konfiantza zehazten dituelako.

Orokorrean ondokoak betetzen dira konfiantza-tarte bati buruz:

  • zenbat eta datu gehiago izan, tartea orduan eta estuagoa, errorea txikiagoa beraz, izango da, datu gehiagorekin informazio handiagoa dugulako;
  • zenbat eta konfiantza handiagoa eskatu, tarte orduan eta zabalagoa izango da;
  • populazioaren edo datuen bariantza zenbat eta handiagoa, tartea orduan eta zabalagoa izango da, gorabeherak eta bidenabar ziurgabetasuna orduan eta handiagoak izango direlako.

Ikus, gainera