Kontingentzia

Filosofian, kontingentzia aldi berean beharrezkoa eta ezinezkoa ez den horren nolakotasuna da, kontingente den horrena. Balitekeena eta ezin litekeena biltzen dira kontingentea den horretan; beraz, errealitatearen ikuspegi indeterministarekin loturiko kontzeptua da.1 Adibidez, "bihar ni hiltzea" ez da beharrezkoa edo saihetsezina, baina ezta ezinezkoa ere; beraz kontingentea da. Beharrezkotasunarekin eta posibilitatearekin batera, logika modalaren oinarrian dagoen kontzeptua da. Kontingentzia aztertu duten filosofoen artean √Čmile Boutroux (1845-1921) nabarmentzen da, maila makroskopikoan lege deterministak onartu, baina maila mikroskopikoan ukatu egin zituena, maila horretan kontingentzia nagusia delakoan; bere lan nagusia De la Contingence des Lois de la Nature (1874) izan zen.

Erreferentziak

1.
Information Philosopher . Contigency. The Information Philosopher. http://www.informationphilosopher.com/freedom/contingency.html.