Kontrakulturak

Kontrakultura kultura nagusi batekin gatazkan dagoen azpikultura da, bereziki balioei eta arauei dagokienean. Terminoa Milton Yinger soziologoak plazaratu zuen lehen aldiz 1960 urtean, ingelesezko contraculture izenarekin. Milton-ek kultura nagusiaren baitan jasandako frustrazioa eta diskriminazioa edo bazterkeria jasatea nabarmentzen zuen kontrakulturaren faktore eratzaileen artean. Urte batzuk geroago, 1969an, Theodore Roszak historialariak The Making of a Counter Culture liburua plazaratu zuen; hor, Roszak-ek gizarte industrial, teknologiko eta zientifikoaren aurka zuten jarreraren inguruan gazte taldeak hartzen zituen kontrakulturatzat, ikuspuntu humanista eta mistiko batetik, paradoxikoki ongizate gizartean heziak, gehienetan ekintzaile politiko erradikalek, hippiek, fundamentalista erljiosoek, punkek eta okupek osatuak. 1

Erreferentziak

1.
Adler P, Adler PA. Countercultures. In: Encyclopedia of Sociology (Edgar F. Borgatta and Rhonda J. V. Montgomery). Macmillan; 2000:459-464.