Kontrol-taldea

Kontrol-taldea saiakuntza batean aztertu nahi den tratamendua jasotzen ez duen taldea da. Bi helburu nagusi ditu: alde batetik, tratamendua jasotzen duen taldea (labur, tratamendu-taldea) konparaziorako erreferentzia bat izatea. Adibidez, botika ematen zaion pertsona-talde batean (tratamendu-taldean, alegia) izandako emaitzak interpretatzeko, beharrezkoa da botika eman ez zaion taldean (kontrol-taldean) izandako emaitzak izatea. Tratamendu- zein kontrol-taldeen aukeraketa eta eraketa modu berean gauzatu behar dira, faktore kontrolezinek talde batean edo bestean eragin dezaken alborapen edo desbideratzeak saihesteko (adibidez, tratamendu-taldea eta kontrol-taldea esparru geografiko berekoak izan beharko lirateke, jatorriaren balizko eragina saihesteko.