Kostu estandarrak

Kostu estandarrak produktu, zerbitzu edo jarduera bati buruz planifikaturiko kostuak dira, lantokiaren eraginkortasun normal batez. Aldez aurretiko kostuak dira, kostu estimatuekin batera, baina kostu estimatuak esperientzian oinarritzen diren bitartean, kostu estandarrak ezarritako helburuen arabera zehazten dira. Kostu estandarren bitartez kostuei buruzko helburuak bete diren ala ez eta zergatik jakin ahal izango da, kostu historiko edo errealen eta kostu estandarren arteko desbideratzeak aztertuta. Hala, eragiketak eta gastuak kontrolatu eta merkatuan produktua salduko den prezioa finkatzeko erabil daitezke kostu estandarrak.