Kostu finkoak eta kostu aldakorrak

Kostu finkoak ekoizpena aldatuta ere konstante mantentzen diren kostuak dira. Kostu aldakorrak, berriz, ekoizpenaren arabera aldatzen direnak dira, ekoizpenarekin batera handitzen direnak. Adibidez, liburuak egiten dituen enpresa batek alokatutako pabilioi batean egiten badu lana, alokairua kostu finkoa da, ekoizpena edozein izanda ere, berdina ordaindu beharko baitu; enpresa horrek liburuak egiteko erosi behar duen papera, berriz, egiten den liburu-kopuruaren araberakoa da, eta kostu aldakorra da beraz.

Ikus, gainera