Kredituak

Kredituak, kreditu-kontuak eta kreditu-polizak ere deituak,  gehienezko diru-kopuru bat kreditu-hartzaile baten eskura jartzen diren finantza-eragiketak dira, hartzaileak kopuru horretatik nahi duen dirua erabil dezan. Kredituak eta maileguak bereizi beharra dago: maileguetan diru-kopuru jakin bat, oso-osorik uzten zaio hartzaileari, baina kredituetan diru-kopuru batetik nahi edo behar duena soilik hartzen da. Beraz, maileguetan ez bezala, interesak kreditutik erabilitako diru-zatiagatik soilik ordainduko dira, eta ez eskura jarritako diru-kopuru osoagatik. Halaber, epemugan erabilitako dirua bakarrik itzuliko da, maileguan utzitako diru-kopuru osoa itzuli behar den bitartean.