Kutxa beltza

Kutxa beltza haren input edo sarreren eta output edo irteeren arabera bakarrik azter daitekeen sistema da. Input horien prozesamendua nola gertatzen den jakitea zaila den kasuetan planteatzen da kontzeptua; adibidez gogamenaren kasuan, zerbaiti buruzko erabakiak nola gauzatzen diren ezaguna ez denean.