Kutxa-fluxuak

Kutxa-fluxuak (inglesez, cash-flow) enpresa edo horren proiektu edo jarduera batek aldiro sortzen dituen baliabideak dira, aldi bakoitzean diru-sarrerei diru-irteerak kenduz kalkulatzen direnak. Bereziki inbertsio-proiektuen errentagarritasuna baloratzeko erabiltzen dira, proiektuak aldiro sortuko dituen kutxa-fluxu horiek denboran zehar deskontatuz. Kutxa-fluxu mota zenbait bereizten dira: kutxa-fluxu operatiboa mozkin garbiari (zergak kenduta, alegia) amortizazioak eta maniobra-funtseko aldaketa kenduz kalkulatzen da; kutxa-fluxu gordina, berriz, mozkin garbiari amortizazioak soilik kenduz kalkulatzen da.

Harrigarria izan daiteke inbertsio-proiektuak ebakuatzeko kutxa-fluxuak eta ez mozkinak kontuan hartzea. Arrazoia koherentzia da. inbertsio-proiektu batean inbertsioaren zenbatekoa hartu behar da kontuan, diru-irteera izaten dena. Inbertsioaren komenigarritasuna aztertzeko hasierako diru-irteera hori geroko diru-sarrera eta irteerekin, kutxa-fluxuekin alegia, alderatu beharko da.