Lagin estatistikoak eta laginketa

Estatistikan, lagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzteko prozesu eta metodologiari laginketa deritzo. Horretarako, lagineko elementuak modu egokian aukeratu behar dira, zoriz hain zuzen, lagina populazioaren islada izan dadin. Lagina erauzi eta aztertzearen abantaila nagusia kostu murritza da, populazio osoaren azterketaren kostuaren aldean. Lagin batetik eskuratutako emaitzak populazio osora zabaltzean sortzen den errorea lagin-errorea da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sample; gazteleraz muestra; frantsesez, échantillon.

Ikus, gainera