Lankidetza-ekonomia

Lankidetza-ekonomia informazio eta komunikazio teknologiek (IKT direlakoek) ekarritako harreman eta ekimen ekonomiko partekatuak dira, partikularren artekoak (peer-to-peer edo P2P) edo bitarterkaritza minimalista batekin, sare sozialen bitartez sortutako banakoen arteko interakzio masiboei esker. Harreman eta ekimen ekonomiko berri horiek sail hauetan bana daitezke: kontsumo, finantza eta ekoizpen partekatuak eta ezagutza irekia. Kontsumo partekatuen adibideak dira Airbnb (ostatu turistikoak) eta Blablacar (garraioa), finantza partekatuetan (crowdfunding) eta ekoizpen partekatua (software librearen garapena), ezagutza irekia (fitxategien partekatzea) eta baita txanpon alternatiboak, denbora-bankuak eta truke lokaleko sareak. Ez da pentsatu behar lankidetza-ekonomia merkantilista ez denik, hain zuzuen, kasu batzuetan areagotu egiten da merkantilismoa (garraio partekatuetan adibidez, garai batean hain ohikoa zen autostop-aren kaltetan) eta batzuen ustez neoliberalismoa indartu ere egiten du (gidari eta banatzaileei lan-prekarietatea ekarriz, adibidez). Abantailen artean, baliabideen optimizazioa (adibidez, auto partekatuetan), jasangarritasunerako eta trantsizio-ekonomiarako aukera izan daitekeena, eta,interes komunak dituzten kontsumitzaileak eta ekoizleak lotuz, elkartasunean eta ekintzailetzan oinarrituriko ekonomiarako bidea zabaltzea izan daitezke.123

Erreferentziak

1.
Martin CJ. The sharing economy: A pathway to sustainability or a nightmarish form of neoliberal capitalism? Ecological economics. 2016. The sharing economy: A pathway to sustainability or a nightmarish form of neoliberal capitalism?
2.
¿Qué es la economía colaborativa? Economistas Frente a la Crisis. http://economistasfrentealacrisis.com/que-es-la-economia-colaborativa/. Published December 15, 2014. Accessed October 9, 2017.
3.
Economía colaborativa. Economipedia. http://economipedia.com/definiciones/economia-colaborativa.html. Published November 21, 2016. Accessed October 9, 2017.