Leasing

Leasing-a edo alokairu finantzarioa aktibo baten erabilera lagatzen den kontratu bat da, aldiro ordaindu beharreko kuota baten trukean, kontratuaren bukaeran aktibo hori erosteko aukera ematen delarik. Erosteko aukera kenduta, leasing-a aktibo bat erosteko maileguaren antzeko eragiketa litzateke, baina baditu beste berezitasun batzuk: maileguan kuotak ondoren ordaintzekoak diren bitartean, leasing-ean kuotak aurrez ordaintzen dira; leasing-ean ordaindu beharreko kuota aktiboaren balioari erosteko aukeraren balioa kenduta kalkulatzencsa, maileguan aktiboaren balioaren gainean kalkulatzen den bitartean; eta, azkenik, leasing-ez eskuratutako aktiboek amortizazio berezia dute, zergak ordaintzeari begira.