Lochmann-Ruchti efektua

Lochmann-Ruchti efektuak enpresa batek bere aktibo finkoak zatika eta aldiro amortizatzean sortzen den autofinantzazioari egiten dio erreferentzia. Aktibo finkoak hasieratik amortizatzean, aktibo horiek lanean dirautelarik, aktibo finko berrietan inbertitzeko aukera ematen da, hasierako aktiboen bizitza erabilgarria agortu baino lehen; efektu hori iraunkorra da gainera, amortizazioari esker eskuratutako aktibo finkoek ere efektu berdina eragiten dutenez. Dena den, efektu hori sortzeko zenbait baldintza bete behar dira, amortizatutako aktibo finkoa unitate batzuk osatua izatea, funtzionamendu independentea izatea eta enpresa hazkunde-fase batean murgilduta egotea.