Luzetarako ikerketak

Luzetarako ikerketa gizabanako edo bestelako behaketa-unitate (eskolak, enpresak, ...) jakin batzuen gainean denboran zehar jasotako aldagai multzo batean oinarritzen dena da. Beste ikerketen aldean, luzetarako ikerketen bereizgarria datu-bilketa gizabanako berdinei (edo elementu berdinei) buruzkoa izatea da; gaixo-talde bat aukeratu eta horien jarraipena egiten denean adibidez, urtetan zehar aldagai jakin batzuk jasoz, luzetarako ikerketa egiten dugu. Berriz, denboran zehar aldagai multzo berdina elementu desberdinen gainean jasotzen denean, zeharkako ikerketa errepikatua egiten dela esaten da.

Soziologian panel-ikerketa ere deitzen zaie, eta kohorte-ikerketa epidemiologian eta demografian. Helburu nagusia ikerketa horietan fenomeno baten bilakaera aztertzea da. Datuak jasotzen diren une horietan jasotzen den datu-multzoetako bakoitzari erantzun-profila deritzo.1

Erreferentziak

1.
Arnau J, Bono R. Estudios longitudinales. Modelos de diseño y análisis. Escritos de Psicología. 2008. http://www.escritosdepsicologia.es/descargas/revistas/vol2_1/escritospsicologia_v2_1_3estudios.pdf.