Maniobra-funtsa

Maniobra-funtsa epe luzera inbertitzen ez den enpresaren finantzazio iraunkorra da, enpresak bere jardueran zehar une oro behar dituen aktibo korronteak finantzatzeko erabiltzen dena. Hain zuzen, enpresak une oro aktibo korronteak behar dituenez bere jarduera aurrera eramateko (izakinak, biltegiko produktu bukatuak bezeroei oraindik kobratu gabeko fakturak), horiek neurri batean epe luzera finantzatu beharko ditu. Maniobra funtsa honela kalkulatzen da:

    \[MF=\text{aktibo korrontea} - \text{pasibo korrontea}\]

Aukeran honela ere kalkula daiteke:

    \[MF=\text{ondare garbia + pasibo ez korrontea} - \text{aktibo ez korrontea}\]

Maniobra funtsa enpresaren oreka finantzarioa aztertzeko erabiltzen da:

  • maniobra-funtsa positiboak enpresa oreka finantzarioan dagoela adierazten du, enpresak epe laburrera izan daitezkeen gorabehera finantzarioei aurre egiteko gauza dela;
  • maniobra-funtsa negatiboa izateak desoreka adierazten du, epe luzerako inbertsioak enpresaren finantzazio iraunkorrarekin estali ez eta epe laburreko hartzekodunen baliabideekin finantzatu direlako.