Marxismoa

Marxismoa Karl Marx filosofoak XIX. mendean plazaratu zuen teoria filosofiko, ekonomiko eta politikoaren puntu nagusietan bat datozen pentsamenduen multzoa da, hala nola gizartea klasetan banaturik dagoela, eta banaketa hori erlazio produktibo eta ekonomikoek eragiten dutela. Marxistek aldarrikatutako sozialismo zientifiko horren arabera, langileen iraultzaz gizarteak kapitalismoa gainditu eta klaserik gabeko gizarte batera, komunismoan oinarritua, helduko da.

Ikus, gainera