Materialismo historikoa

Materialismo historikoa gizakiaren historia faktore materialistetan oinarritzen dela baieztatzen duen tesi filosofikoa da, bereziki marxismoan onartzen dena. Terminoa Karl Marxek asmatu ez bazuen ere, berari zor zaio tesiaren kontzeptua; haren arabera, indar materialek (baliabide ekonomikoak, alegia) ekoizpen-harremanak ekartzen dituzte, eta ekoizpen-harreman horiek gainegitura edo superestruktura (sistema politiko-legalak, ideologia, ...). Adibidez, haize-errotak jauntxo feudala, eta lurrun-makinak kapitalista ekarri dutela esan daiteke, materialismo historikoaren arabera. Hala, historiaren bilakaera, indar materialetan gertatzen diren aldaketek eragingo lukete, gizarte-klase nagusi berri bat sortu, aurrekoarekin talka egingo duena. Horregatixe esaten da marxismoan historia klase-borroka dela.

Ez da nahastu behar materialismo historikoa materialismoarekin, materia munduaren gai bakarra dela dioen tesiarekin alegia.