Mediana

Estatistikan, mediana datuak ordenaturik erdian geratzen den balioa da, alde banatara datuen %50ak uzten dituena. Probabilitate-banakuntza batean, alde banatara 0.5eko probabilitatea uzten duen balioa da. Zentro-neurri gisa erabiltzen da, bereziki estatistiko sendo moduan, muturreko datuak daudenean horien eragina saiheste aldera. Eragozpenik ere badu, datuetako erdiko balio soila denez, datu guztiak ez baititu kontuan hartzen.