Merkataritza-funtsa

Merkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria eta baloragarria den "aktiboa ken pasibo galdagarria" balio totala kenduz egiten da, hots, kontabilitate-balioarekin alderaturik gehiegiz ordaintzen den balioa litzateke. Horren amortizazioari buruz irizpide ezberdinak izan dira; Espainian 2015ean egindako azken aldaketaren arabera, 10 urtetan amortizatuko dira, Europar Batasuneko zuzentarau bati jarraiki, aurrez nazioarteko kontabilitate arauetan amortizagarria ez zela baina kalteak (itzulgarriak izan daitezkeenak) jaso ditzakeela onartu zen arren.1

Erreferentziak

1.
El fondo de comercio vuelve a amortizarse. ACEF.-udima. http://acef.cef.es/fondo-comercio.html.