Merkatua

Merkatua bi eragile ekonomikoen artean trukatze bat gertatzen den edonolako eremua da, non ondasun eta zerbitzuen eskaerak eta eskaintzak biltzen diren, haiei azkenean prezio bat jartzeko. Tipologia anitz ezar daiteke merkatuei buruz. Adibidez, merkatuen independentziari buruz, merkatu libreak, non eskaintza eta eskaria soilik aritzen diren, eta merkatu kontrolatuak, eskaintza edo eskaria eragiten duten kanpoko faktore bat dagoenean.