Metaanalisia

Metaanalisiak gai baten inguruko ikerketak bildu eta haiei buruzko ondorio bateratu eta globalak eskuratzeko azterketak dira. Bi motako metaanalisiak egin daitezke: integratiboak eta interpretatiboak. Metaanalisi integratiboetan, ikerketan emaitzak bildu soilik egiten dira, kuantitatiboak dira eta bereziki ikerketek frogatzen duten efektuaren tamaina edo adierazgarritasuna zehaztea dute helburu. Metaanalisi interpretatiboetan, berriz, emaitzak bildu egiten dira, baina aurreko ikerketakoak a priori onartu gabe, kontzeptu eta interpretazio berriak plazaratzen ditu.