Metenpsikosia

Metenpsikosia eskola filosofiko eta erlijio batzuetan arima gorputzetik atera eta beste izaki bizidun batzuen gorputzera behin eta berriz igarotzea da, purifikazio-prozesu batean zehar. Bereziki, Antzinago Grezian erlijio orfikoaren eta pitagorismoaren testuinguruan erabiltzen da, beste erlijio eta filosofietan transmigrazio hitza erabiltzen baita.