Mikroekonomia

Ekonomia enpresak eta familiak (eta gizabanakoak) hartzen dira oinarriko eragile ekonomikotzat. Merkatuan eragile horien jokabidea eta haien arteko harremanak, euren helburuen alde, prezioak, ekoizpenak, soldatak eta abar ezartzeari begira, aztertzen duen ekonomiaren adarra da mikroekonomia. Ekonomiaren bi adar nagusietako bat da, bestea makroekonomia izanik, makromagnitudeak (BNG, langabezia, inflazioa, interes-tasak) aztertzen dituena.