Moda (estatistika)

Estatistikan, moda datu-banaketa batean gehien agertzen den balioa da, maiztasun handiena duena.  Banaketa estatistiko baten zentro-neurri gisa erabiltzen da, batezbestekoa eta mediana bezala. Aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboetarako kalkula daiteke. Adibidez,

  • aldagai kualitatibo bati buruz, unibertsitatean matrikulaturiko ikasleei ikasketa-mota (g: gizarte-zientzia, h: humanitateak, z: zientziak) galdetuta, emaitza hauek eskuratu dira: g-g-h-g-z-z-g-g-g-z, orduan moda gizarte-zientziako ikasketa  da, datuak banaketa batean bilduta (g:6, z=3, h=1), kategoria hori baita maiztasun handienekoa;
  • aldagai kuantitatibo bati buruz, EGA azterketara aurkeztutakoen artean azterketa zenbatgarrenean gainditu zuten galdetuta, %25ek lehenengoan, %45ek bigarrenean, %15ek hirugarrenean eta beste %15ek laugarrenean edo aurrerago gainditu bazuten, EGA azterketa gainditu arte egin beharreko azterketa kopuruaren moda 2 da.