Modernitatea

Modernitatea XVI. mendetik abiatu eta gaurdaino luzatu den mundu ikuskera nagusia da, subjektuaren autonomia eta indibidualtasuna eta arrazoiaren eta teknikaren nagusitza erreferentzitazat harturik, gizarte bizitza guztiz moldatu duena, enpresa kapitalistaren, estatu modernoaren eta zientziaren inguruan. Historikoki, Berpizkundean du jatorri, hark ekarriko antropozentrismoarekin eta sekularizazioarekin; eta XVIII. mendean , Argien Mendean alegia, sendotzen da Ilustrazioaren idealekin eta Iraultza Frantsesak ekarritako demokraziaren ideiarekin. Egun, modernitatearen bereizgarri nagusiak indarrean badira, postmodernitatearen garaian gaudela aipatzen da, arrazoiari, aurrerapenari eta helburu unibertsalei dagokienean halako deslilura bizitzen denez hainbat arlotan.