Moztutako batezbestekoak

Moztutako batezbestekoa (ingelesez, truncated mean, trimmed mean) batezbestekoa kalkulatzeko muturretako datu kopuru jakin bat baztertu egiten duen hura da. Maiz, kopuru hori portzentaje baten bitartez adierazten da; adibidez, %10ean moztutako batezbestekoa datu guztietatik %10 txikiena eta handiena baztertzen duena da. Moztutako batezbestekoaren bitartez saihestu egiten da muturreko datuen eragina, eta beraz neurri sendoa da.

Ikus, gainera