Neoplatonismoa

Neoplatonismoa III. mendetik VII. mendera bitartean gora egin zuen  eskola filosofiko idealista izan zen, Platonen filosofia erreferentzia nagusi izan zuena, baina antzinako filosofiaren ekarpenak ere aintzat izan zituena, hala nola Aristotelesen ekarpenak eta estoikoen etika, baina epikuresimoaren eta estoizismoaren materialismoa guztiz ukatu zuena. Haien ideia nagusi bat nous edo kontzientzia mundu fisikoaren aurrekaria izatea da, lehen errealitatea alegia; horrekin batera, errealitate guztia printzipio bakar batetik datorrela zioten neoplatonikoek, Jainkotzat har daitekeena. Arimaren existentzia ere baieztatzen zuten. Ildo horretatik, neoplatonismoak eragin nabarmena izan zuen kristau filosofian eta teologian, eta Erdi Aroan erreferentzia izan zen Tomas Akinokoarentzat, besteak beste. Neoplatonikoak izan ziren Plotino (204-270), Porfirio (232-304) , Ianbliko (ca. 250 -ca- 330) eta Agustin Hiponakoa(354–430).1

Erreferentziak

1.
Wildberg C. Neoplatonism. Stanford Encyclopedia of Philosophy. https://plato.stanford.edu/entries/neoplatonism/. Published February 22, 2016.