Neurketa-eskala

Neurketa-eskala edo neurketa-maila jasotako datuetan biltzen den informazio-motaren tipologia da, datu horiekin baliatu daitezkeen azterketei buruzkoa. Egun, 1946 urtean Stanley Smith Stevens psikologoak “On the theory of scales of measurement” artikuluan ("Neurketa-eskalen teoriaren gainean") plazaturiko tipologia da ohikoena, neurketa maila nominala, ordinala, tartekakoa eta ratiozkoa bereizten dituena, modu hierarkikoan, ahulenetik indartsuenera eskala horretako datu horiekin gara daitezkeen teknika estatistikoen esangurari buruz. Adibidez, ratiozko eskalan datu bat bestea baino zenbat aldiz handiagoa den adieraz daiteke, baina eskala nominalean  Hala eta guztiz ere, neurketa-mailen sailkapen tradizional horri hainbat kritika egin zaizkio, eta sailkapen berriak garatu dira, hala nola Tukey-k eta Mosteller-ek proposatutakoa (1977) proposatutakoa.

Neurketa-eskala nominala, ordinala, tartekakoa eta ratiozkoa

Neurketa-eskala nominala edo kategorikoa ikerketa-unitateei etiketa edo kategoria arrunta jartzen zaie, unitate horiek berdinak edo ezberdinak diren bakarrik zehazten duena. Adibidez, pertsona baten izena edo bizitokia jasotzen direnean, neurketa-eskala nominalak erabiltzen dira, bi pertsona alderatuta, berdinak edo ezberdinak diren beste ezer ezin delako adierazi. Balia daitezkeen teknikei buruz, zentroari buruz esaterako, moda erabil daiteke, baina mediana eta batezbesteko aritmetikoa.

Neurketa-eskala ordinala erabiltzen denean, ikerketa-unitate bat bestea baino gehiago edo handiagoa den beste ezer ezin da baieztatu. Neurketa-eskala ordinalaren adibidea da ikasketa-maila (oinarrizkoa, ertaina, goi mailakoa) edo ikasle baten nota kuantitatiboa (ez gainditua, nahikoa, oso ongi, bikain). Likert eskalak ere, baieztapen batekin 1etik 5era ados zauden galdetzen dutenak, neurketa-eskala ordinala dira.  Neurketa-eskala ordinaletan mediana (eta moda) kalkula daitezke, baina ez batezbesteko aritmetikoa.

Neurketa-eskala tartekakoa denean, ikerketa-unitate bat bestea baino zenbat gehiago den adieraz daiteke, baina neurri absolutuan soilik. Neurketa-eskala tartekakoaren adibidea da tenperatura gradu Celsius-etan, -8 eta -2 tenperaturen artean, 6 gradu daudela beste ezer ezin delako esan (eta ez, adibidez, bigarren tenperatura 4 aldiz dela, era erlatiboan).

Azkenik neurketa eskala ratiozkoa denean, ikerketa-unitate bat bestea baino zenbat gehiago den adieraz daiteke, neurri erlatiboan. Ratio motako neurketa-eskalaren adibidea da pertsona baten altuera, 100 cm eta 200cm altueran artean, bigarrena lehenengoaren bi aldiz luzeagoa dela baiezta daitekeelako. Ratio eskalek zero absolutu bat dute, eta beraz orokorrean ezin dute balio negatiborik hartu.