Ondasun osagarriak

Bi ondasun osagarriak direla esaten da behar berdina asetzen dutenean; adibidez, ondasun osagarriak dira inprimagailuak eta tinta; eta bizikleta eta bizikletan ibiltzeko burukoa. Ondasun osagarrietako baten eskaera handitzen denean, bestearena handitzen da; hartara, ondasun osagarri baten eskaera murrizten da beste ondasunaren prezioa igotzen denean (beraz, ondasun osgarriek elkastikotasun gurutzatu negatiboa dute).

Osagarritasuna erabatekoa zein partziala izan daiteke. Erabatekoa da, ondasun bata bestearekin batera baliatu behar denean derrigorrez. Partziala izango da, ondasun osagarria eskuratzea behar beharrezkoa ez denean. Bi ondasunak batere osagarriak ez direnean, independenteak direla esaten da.