Ordainketa-balantza

Ordainketa-balantza herrialde bateko erakunde ekonomikoek (kontsumitzaileek, enpresek eta gobernuak) munduko beste herrialdeetako erakunde ekonomikoekin egiten dituzten finantza- eta merkataritza-trukeak adierazten dituen kontabilitate-agiri bat da. Europan, herrialde bakoitzeko ordainketa-balantza Europako Banku Zentralak osatzen du. Eraketaren metodologia Nazioarteko Diru Funtsak ezarritakoa da, herrialde gehienek aplikatzen dutena. Horri jarraiki, honela dago osaturik:

1. Kontu korrontea

1.1. Merkataritza-balantza

1.2. Zerbitzu-balantza

1.3. Errenta-balantza

1.4. Transferentzia-balantza

2. Kapital-kontua

2.1. Kapital-transferentziak

2.2. Aktibo ukiezinen salerosketak

3. Finantza-kontua

3.1. Inbertsio zuzenak

3.2. Kartera-inbertsioak

3.3 Bestelako inbertsioak

3.4 Finantza-deribatuak

3.5. Erreserba-aldaketak

3.6. Erroreak eta omisioak

Egin dezagun aurreko atalen azalpena:

Kontu korronteari dagokionez, merkataritza-balantzan esportazioak eta inportazioak sartzen dira. Esportazioak handiagoak badira inportazioak baino, merkataritza-superabita dagoela esaten da, bestela merkataritza-defizita dago. Zerbitzu-balantzan herritarrek beste herrialdeetan jaso dituzten zerbitzuak jasotzen ditu, hala nola turismo-zerbitzuak, finantza-zerbitzuak, eta abar. Errenta-balantzan herritarrek beste herrialdeetan jasotako errentak jasotzen dira, hala nola atzerrian lan egiteagatik jasotako errentak eta interesak eta bestealko finantza-errendimenduak. Transferentzia-balantzan kontraprestaziorik gabe gertatzen diren diru-tranferentziak jasotzen dira, publikoa zein pribatuak (etorkinek dakarten edo daramaten dirua eta Europako Batasuneko subentzioak, adibidez).

Kapital-kontuan, kapitalak transferentzien atalean, kapital finkoa erostea edo saltzeagatik (etorkin batek bere etxea saldu eta dirua bere herrialdera itzultzen duenean, eta Europako Batasunetik aktibo finkoa erosteko diru-laguntza jasotzen denean). Atal honetako beste azpitala kontzeptuaki berdina da, baina aktibo ukiezinak hartzen ditu soilik.

Finantza-kontuan finantza-aktibo eta psiboen mugimenduak jasotzen ditu, herrialde batetik bestera betiere (akzioen salerosketa, bonoak, ...), haien izaeraren arabera bereizita. Erreserba-aldaketetan nazioarteko ordainketa-bitarteko gisa erabiltzen diren dibisa eta metal bitxien erreserba-aldaketak jasotzen dira.

Ohartzekoa da ordainketa-balantza beti orekan dagoela, ez duela ez defizitik ez superabitik. Bi kontu nagusiak kontu korrontea eta finantza-kontua direnez, kontu korrontean dagoen defizitak, defizit korronteak (edo superabit korronteak) alegia, finantza-kontuan dagoen superabitekin (edo defizitekin) konpentsatzen direla esan daiteke. Kontu korrontean herrialdeak saldo positiboa badu (esportazioak inpotazioak baino handiagoak direnean, esate baterako), nazioartean hartzekodun da; saldo negatiboa badu, zordun izango da, erreserba-aldaketa kontuan hartu gabe betiere.