p-balioa

Estatistikan, p-balioa emaitza baten edo are muturrekoagoa edo arraroagoa denaren probabilitatea da. Probabilitate hori aski txikia bada (zehatzago, aurrez zehazturiko adierazgarritasun-maila bat baino txikiagoa) hipotesi nulua, aurkako ebidentziaren ezean aurrez egiazkotzat jotzen dena, baztertu egiten da.