Palanka-efektu finantzarioa

Palanka-efektu finantzarioa edo apalankamendu finantzarioa inbertsio bat aurrera eramatean zorpetzeak (kanpoko finantzazioa baliatzeak), kapital edo berezko baliabide propioak erabili ordez, errentagarritasunean duen eraginari buruzko efektua da. Hain zuzen ere, errentagarritasuna zorpetzearen interes-tasa baino handiagoa denean, zorpetzeak gehitu egiten du errentagarritasuna.

Adibidea

Anak bere 100.000 euroak baliatzen ditu 100.000 euroko etxe bat erosteko. Etxe erosteko zorpetzen ez denez, ez du palanka-efektua baliatzen. Etxearen prezioa %25 gehitzen da urtebetean, hau da 125.000 eurokoa da. Une horretan etxea salduko balu, 25.000 euro irabaziko lituzke, hots, 25.000/100.000=%25eko errentagarritasuna eskuratuko luke.

Beñatek ere 100.000 euro ditu, baina beste 100.000 euro hartu ditu zorretan, %10eko interesarekin, 200.000 euroko etxe bat erosteko. Zorpetu denez, palanka-efektua baliatzen ari da. Urtebetera etxearen prezioa %25 gehitzen da, eta etxea saldu egiten du. Salmenta prezioa 200.000\times1.25=250.000 eurokoa da. Zorra ordaintzen du: 100.000\times1.10=110.000 euro, eta bere 100.000 euroak ere berreskuratzen ditu, irabaziak beraz 250.000-110.000-100.000=40.000 eurokoak dira. Errentagarritasun-tasa 40.000/100.000=%40 da.

Ikusten denez, palanka-efektuari esker irabazi-tasa edo errentagarritasuna handitu egiten da.

Ikus, gainera