Paradigma zientifikoak

Paradigma zientifikoak Thomas Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan ikerketak garatzeko planteatu eta onartu egiten dituzten ikuspuntuak, galderak, ereduak, metodoak eta soluzioak. Kuhn-en arabera, zientziaren garapena ez da lineala, aldiro gertatzen diren iraultza zientifikoen bitartez gertatzen denez. Iraultza horien oinarrian paradigma zientifikoaren aldaketa legoke.