Pareto printzipioa

Pareto printzipioa hainbat fenomenotan ustez betetzen den gutxi gorabeherako erregulartasun-erregela enpirikoa da, zeinaren arabera emaitza edo ondorioen %80a eragile edo kausen %20ek soilik eragiten dutela. Vilfredo Pareto (1848-1923) ekonomialariaren izena darama, zeinak lurraren banaketaren azterketan jabeen %20ek lurraren %80a metatzen zutela ikusi zuen. Geroztik, beste hainbat arlotara zabaldu den erregela da, hala nola istripuen %80ak gidarien %20ek eragiten dituztela, produktu baten ekoizpenean akats guztietatik %80ak akasts-moten %20ek eragiten dituztela, kaleen %20ek trafikoaren %80a eragiten dutela, eta abar. Enpresaren kudeaketan ere maiz aipatzen da, egindako lanaren %20ak arazo guztien %80a konpontzen duela edota etekin osoaren %80a dakarrela interpretatuz. 80-20 proportzioak oinarri teoriko jakinik ez badu ere, Pareto printzipioa kopuru eta tamainak modelizatzen dituen Pareto banakuntzaren kasu berezi batekin lotu daiteke.

Ikus, gainera