Patriarkatua

Antropologian, patriarkatua gizon baten lidergoan oinarritzen den sistema soziala da. Gizon liderra den hori patriarka da. Feminismoan, ordea, patriarkatua emakumeek gizonen aldetik jasaten duten mendekotasun soziala dela definitzen da; patriarkatuaren erroak sakon leudeke sustraiturik gizarte modernoan ere, eta modu subliminalean bada ere, emakumeen eta gizonen itxurazko berdintasuna izan arren, ohikoak lirateke emakumeek jasaten dituzten kontrol, botere eta indarkeria egoerak.