Peter printzipioa

Peter printzipioa langileak haien gaitasun-ezaren mailaraino goratzen direla baieztatzen duen teoria bat da. Langileak haien azken karguan edo lanpostuan axolagabekeriaz jokatzen duten ebidentzian oinarritzen da, hori dela eta hortik gorako postu batera inoiz helduko ez direla etaegungo postua aurreko postuetarako gai zirelako eskuratu zutela argudiatzearekin batera.  Beste bertsio baten arabera, postu baterako gaitasun-eza erakutsi duenean ematen zaio goragoko postu bat langileari, aurreko postuan hobeto jardungo dutenei lekua egiteko. Maiz, unibertsitateetako hierarkia deskribatzeko erabiltzen da, irakasle hasi berriek gehien ikertu eta eskolak hobekien ematen dituztenak direla ikusirik.  Laurence J. Peter hezitzaileak plazaratu zuen 1969 urtean,  Raymond Hull-ekin idatziriko The Peter Principle: Why Things Always Go Wrong liburuan.