Plazera

Plazera gozamena, atsegina, ongizatea eta alaitasuna bernehartzen dituen uneko esperientzia eta sentimendua da (eta besteak beste horretan bereizten da zorionetik), aurkakotzat mina edo oinazea duena. Etikaren aldetik maiz aztertzen den gaia da; hain zuzen, batzuetan aurkakotzat hartu dira plazeraren bilaketa edo horren aldeko jarrera (hedonismoa, alegia) eta bertutea, hiru erljio monoteistetan asko zabaldua den ideia (kristautasunean, esaterako, bekatuaren bitartez).  Bestelako galdera filosofikoak ere planteatzen ditu plazerak: objektuaren ezaugarriek, hala objektiboek  nola subjektiboek, ala objektu horren desiragarritasunak eragiten al du plazera? Hotsm esperientzia sentsoriala ala barne-esperientzia al da?