Post hoc ergo propter hoc

Post hoc ergo propter hoc (latinez) B A-ren ondoren gertatzen denean, B A-ren ondorioa (A B-ren kausa) dela baieztatzen duen falazia logikoa da. Adibidez, atzo euria egin, eta gaur azterketa bat gainditu badut, azterketa atzo euria egin zuelako baieztatzea post hoc ergo propter hoc falazia litzateke.