Potentzia (filosofia)

Filosofian, zerbaiten potentzia beste zerbaitera heltzeko  edota beste zerbait eragiteko duen berezko ahalmena da. Aristotelesi zor zaio potentzia (δυναμις) kontzeptuaren lehen formulazioa, gauzetan aktu eta potentzia bereiztean. Leibniz-ek aldatzeko posibilitatetzat hartu zuen. David Hume-k ideia baztertu egin zuen, aurretik eta ondoren gertatutakoa azaltzen duen indar hori ez baita errealitatean existitzen, gure baitan sortua denez. 1

Erreferentziak

1.
Ferrater M. Potencia. In: Diccionario de Filosofía. ; 1964:459-462.